Legazpin emakumea alkate

Legazpiko alkatearen bulegoan, alkate ohi guztien argazkiak ikus daitezke eta, bertan, emakume bakarra ageri da. Maria Itziar Arana Iraola izan zen eta 1933n agindu zuen.

1931ko apirilaren 12an, Bigarren Errepublika aldarrikatu aurreko udal hauteskundeak izan ziren, baina espainiar estatuko 2.748 herritan ez ziren egin: hautagaitza bakarra osatu zen eta udalak 1907ko hauteskunde legeko artikulu batean oinarrituta eratu ziren. Legazpiko hautagaitza bederatzi gizonek osatzen zuten: hiru abertzaleak ziren, eta gainontzeko seiak katoliko independenteak.

Baina gobernuak, herri horietan, enpresariek eta elizak presioa egin izanaren susmoa zuen, eta 1933 hasieran, 20 egun eman zituen udalbatza desegin, eta batzorde kudeatzailea eratu eta hauteskundeak deitu zituen. Batzordea, herriko funtzionari gazteenak eta zergapekoen eta langileen ordezkariek osatu behar zuten.

Legazpiko funtzionari gazteena, Maria Itziar Arana 27 urteko irakaslea zen. Donostiarra zen eta 1931n heldu zen herrira. Batzordeko gainontzeko kideek alkate hautatu zuten, eta 1933ko urtarrilaren 24an hartu zuen kargua. Lau hilabete egin zituen alkate eta epe horretan, Brinkola eta Telleriarteko eskolako eta errepide berriko lanak bukatu zituzten, musika banda sendotu zuten…

Hauteskundeak apirilaren 23an egin ziren, eta lehenengoz emakumezkoek botoa emateko eskubidea izan zuten. 1936an Aranak Legazpin eskolak emateari utzi zion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>