Elikadura orekatuaren garrantzia

Mari Karmen Goiburu

Gizentasuna, mundu mailako izurritea bihurtu da. Munduko Osasun Erakundeak egindako azterketen arabera, munduan 15 urtetik gorako 1.000 milioi pertsonek, gehiegizko pisua dute, eta 300 milioi pertsona gizenak dira. Datu kezkagarri bat: haurren gizentasun tasa altuena duen Europako herria da Espainia.

Zer ari da gertatzen?
Gaur egun, era desordenatuan jaten dugu, estresak, sedentarismoak, ordutegiek eta beste faktore batzuk, elikadura arloko nahasmenak eragiten dituzte, eta hainbat gaixotasun izateko arriskua areagotu egiten da.

Zer egin dezakegu?
Barazkiak, fruta, eta ur eta likidoetan aberatsa den dieta jarraitu. Dietak orekatua izan behar du, adin bakoitzera eta bizitza estilora egokitua. Ariketa fisikoa erregulartasunez egingo dugu, adinaren eta egoera fisikoaren arabera.

Nola orekatuko dugu elikadura?
Fundamentuzko gosariarekin hasiko dugu eguna, 11:00etako «zuloa» ekiditeko. Otordu guztiak egin behar ditugu: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Frijituak eta koipe askoko elikagaiak baztertuko ditugu.

Eta elikadura eta kirola?
Kirolean arrakasta, besteak beste, elikadura egokiaren araberakoa izaten da. Karbohidratoak, proteinak, koipeak, bitaminak eta mineralak behar ditu gure gorputzak. Hala ere, kirolariak, ez ditu beti bere beharrak asetzen, eta errendimendua eta energia jaitsi egiten dira, arazo fisikoak eraginez. Beraz, egokia da kirolariek beraien beharrak gehigarriekin osatzea.

Ez dago mirarizko dietarik. Elikadura adituen aholkuak jarraitu, kasu bakoitzerako elikadura ildoak zehazteko. Era horretan, emaitza hobeak lortuko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>