Altzaga (1915)

Mende betek aldaketa handietarako tartea ematen du, baita herrien egituran ere. Altzagako herriguneak, zerikusi gutxi du 1915. urtean Indalecio Ojanguren argazkilariak hartutako irudi honekin. Ezkerrean ageri den baserria, Urruti Bera izenekoa, 1935. urte inguruan erre zen. Berreraiki egin zuten ordea, eta gaur egun, bere aurrealdean dago Olagi sagardotegia. Erdian ageri den baserria Urruti Garaikoa da, eta eskuinean dagoena, udaletxea. 1922. urtean erantsi zioten egun Artea elkartea hartzen duen eraikina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>