Jesus Urteaga: «500 urte barru berpiztu nahi nuke, euskararekin zer gertatuko den jakiteko»

Jesus Urteaga (Idiazabal, 1949) Idiazabalgo Illati euskara elkarteko lehendakaria da. Aurki Illatiren Aldaize aldizkariaren 50. alea argitaratuko dute. Ospatzeko, jaialdia antolatu dute.
Zaletasun bat.
Egunero paseatzera ateratzen naiz, eta futbol taldeko zuzendaritzako kidea naiz. Lagunekin egotea ere atsegin dut.
Oporretarako leku bat.
Azken 30 urteotan kanpora joan gara oporretara, baina semea Katalunian ezkondu zen, eta orain hara joaten gara batik bat. Ezagutu dudan tokirik politena Istanbul da.
Liburu bat.
Duela gutxi 400 años de la expulsión de los moriscos irakurri dut eta asko gustatu zait.
Musika talde bat.
Ken 7.
Abesti bat.
En mi viejo San Juan.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semea jaio zen eguna.
Amets bat.
Euskararen biziraupena ziurtatua ikustea. Gaztelaniaren eta frantsesaren indarrak eta jendearen militantzia faltak lur jota uzten naute batzuetan. 500 urte barru berpiztu nahi nuke, zer gertatuko den ikusteko.
Janari bat.
Txuleta, haragi zalea naiz.
Edari bat.
Ardoa, txuria batez ere.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Erretiratu nintzenean Felix Lardizabalek eskaini zizkidan bertsoak.
Gorroto duzuna.
Nagusikeria.
Goierriko txoko bat.
Atxurbi mendia.
Herriko alkate bazina…
Partaidetza bultzatuko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>