Mikel Olano: «Kuadrillen eguna da Loinatz jaietako egun kuttuna»

Mikel Olano (Beasain, 1971) Koskola txarangako eta txistulari taldeko kidea da. Noizean behin, musika eskolako, eta Ordiziako eta Legazpiko bandekin ere jotzen du. Gainera, Loinatz abesbatzako kidea izan zen 20 bat urtez, eta danborradako danbor nagusia da 2008tik.
Zein duzu Loinatz jaietako egun kuttuna?
Kuadrillen eguna.
Zaletasun bat.
Musika.
Oporretarako leku bat.
Iaz Zurizako kanpinean oso gustura izan ginen, lagunartean.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Emazteari aurreskua dantzatu nion eguna. Parranda batean izan zen, eta dantzan ari nintzela, sei aldiz Euskal Herriko aurresku txapelduna izandakoa pasa zen.
Liburu bat.
14-15 urterekin, Jose Luis Martin Vigilen La vida sale al encuentro zortzi aldiz irakurri nuen, eta zortzietan negar egin nuen.
Musika talde bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Xabier Leteren Nafarroa.
Amets bat.
Umeei mundu hobea uztea.
Janari bat.
Amaren txipiroiak.
Edari bat.
Ardo beltza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Kaxa flamenko bat.
Gorroto duzuna.
Umiltasun falta.
Goierriko txoko bat.
Mutiloa.
Herriko alkate bazina…
Bitan saiatu nintzen eta bietan ezker abertzalea legez kanpo utzi zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>