Bat eta bat

Iñaki Apalategi

Iepa Aitor, zer, moduz habil? Nik azken aldian ez zekiat banaizen, nun bizi naizen… gaurkoan ere, etxeko atarian sartzera nindoala, ELAko banderola piloa ikusi, eta ez nekian zein ote hitan, zergatik zeudean han… Beranduago jakin diat, CAFeko garbitzaileak omen dituk, edo Oneko langileak, hala izena baitik azpikontratatutako enpresak. Egin ditek haien paripea, eta kitto. Haiekk han eta gu hemen, begira, edo beste aldera begira, lan erreformaren aurkako greban hainbat aldarrikatu zitean eta existitzen ez den langile kontzientzia hori agerian uzten diagu behin eta berriz. “Lehendabizi judutarren bila etorri ziren, baina nik ez nuen ezer esan, ez bainintzen judutarra…”, horixe etortzen zaidak behin eta berriz burura horrelako aldarrikapenekin. “Eta zer egingo diat ba nik langile horiengatik?” ba ezer ez. Ez egiteagatik, ez sentitzeraino ere iritsi gaituk, guretzat erosoa delako. Ez diagu ulertu nahi, ez jakin nahi, geroni zein egoeratan eta zergatik gauden ere, ez arrisku prima zer den, ez ratinga, ez ezer; hori bai, gurerik ezta ukitu ere. Eta horrela, ekonomia saial pixka bat irakurtzeko, CAFeko garbitzaileen grebarena ekonomia sailean idazten ditek, ekonomiari eragiten diolako. Baina gaia soziala duk ekonomikoa hainbeste, eta krisia ere bai.  

Aitor Sarriegi

Herriko festak pasa berritan halakorik esaterik bazegok, ondo gebiltzak inguruotan. Protesta sindikalak aipatu dituk, eta zertan ez bazekiat ere, azken urteotan huts egiten ari garen sentsazioa diat. Alde batetik sindikatuek alderdi politikoen itxura hartu ditek, lan arazorik izan ezean nekez oroitzen duk jendea haiekin, eta medioetan ere politikarien itxura bertsuan ikusten dizkiagu. Ez nauk ari lantegietako ordezkari eta lankideez, sindikatu handietako arduradunez baizik. Esaten/egiten dutena eta transmititzen dutenaren artean alde handia dagoela uste diat.
Bestalde, funtzionatzeko modua duk agian aurrekoaren arrazoi nagusia. Berdin gertatzen duk eskubideen aldarrikapenekin edo bestelako protesta ekintzekin ere. Duela hogeita hamar-berrogei urteko errezetek ezin ditek balio bapateko informazio-kontsumo neurrigabeko gizarte honetan. Enkartelada, manifestazio, giza-kate, … etabarrek kopuruan gora egin ahala indarreran behera egitek ditek, eta oraindik ere balio dezaketen arren kolpea non eta ze indarrekin eman hobeto neurtu behar genukeela uste diat. Erreza dek esatea.
Soziala dek arazoa, eta politikoa, eta ekonomikoa, eta kulturala… Gero eta yankeeagoak gaituk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>