Rafa Berasategi: «Nire ametsa Nafarroa-Euskal Herria batzea eta subirano izatea da»

Rafa Berasategik (Segura, 1951) euskal kulturari eta historiari buruzko Erraztiolatza museoa ireki zuen 2008an Seguran. Mendizalea ere bada, eta 1993an Cho Oyu eta Hidden Peak mendietan izan zen.
Zaletasun bat.
Mendizaletasuna. Asteburuetan joaten naiz mendira eta erretiratzen naizenean, bost hilabete barru, gehiago ibiltzeko asmoa dut.
Oporretarako leku bat.
Kontinente guztietan izan naiz. Ezagutu dudan parajerik harrigarriena Papuan dago: Irian Jaya du izena. Hango tribuek harrizko erremintak erabiltzen dituzte oraindik. Duela 50 urte kanibalak ziren.
Liburu bat.
Pedro Esartek Nafarroako konkistari buruz idatzitakoa.
Musika talde bat.
Ken7.
Abesti bat.
Ken 7ren Gernika.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Madrilera atxilotuta eraman gintuztenekoa. 2002an izan zen eta bost egun pasarazi zizkidaten bertan.
Amets bat.
Nafarroa-Euskal Herria batzea eta subirano izatea.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Errioxako ardo ondua.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ez dut bat bereziki gogoratzen.
Gorroto duzuna.
Madrilen atxilotuta izan nintzenean inguruan izan nituenak.
Goierriko txoko bat.
Aizkorpe bailara.
Herriko alkate bazina.
Errebotean aterpea egingo nuke lehenbailehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>