Alain Bravo: «Fermin Muguruzarekin 9.000 lagunen aurrean dantzatu nuen»

Alain Bravok (Legazpi, 1997) Olazabal institutuan ikasten du eta aktore izan nahi du. Sei urterekin break dance dantzatzen hasi zen, beste mutiko bati ikusi ondoren. Ordutik, Fermin Muguruzarekin eta Esne Beltzarekin aritu da besteak beste.

Noiz eta nolatan hasi zinen break dance dantzatzen?

Eskolan ni baino zaharragoa den mutiko batek zilipurdi batzuk egin zituen, eta asko gustatu zitzaizkidan. Nik ere hori egiten ikasi nahi nuela esan nien gurasoei, eta babesa eskaini zidaten. Inguru honetan dantza hau ez denez oso ezaguna, gurasoek break dance bideoak erosi zituzten eta horiek ikusiz ikasi nuen.

Nolatan hasi zinen jende aurrean dantzatzen?
Hernaniko Aritz Usandizaga, Aritz Sound System, disko jartzaileak. Bere ikuskizunean aritzea eskaini zidan, eta berehala baiezkoa eman nion. Ni nintzen bere taldeko gazteena.

Nondik nora ibili zara ordutik?
Herri askotan dantza egin dut, baina emanaldirik gogoangarriena 18/98 epaiketako auzipetuen aldekoa izan zen. 2006an izan zen. Fermin Muguruzak abesten zuen bitartean dantzatu nuen, 9.000 lagunen aurrean.

Zer asmo dituzu etorkizun hurbilerako?
Aritz Usandizagak osasun arazoak izan ditu eta geldirik gaude. Esne Beltza taldekoek deituko didatela esan didate. Ea hala den. Mundu hau oso gogorra da, eta telebistara joan nahi dut neure burua ezagutzera ematera. Kastinak ere egin nahi ditut, aktore izan nahi baitut.

New Yorkera joatea gustatuko al litzaizuke?
Noski! Han break dancea kalean dago. Kaletik zoazela talde bat dantza egiten aurki dezakezu. Dantza hau Kuban asmatu zen, baina New Yorkeko kaleetan egin zen ezagun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>