Urretxuko Santa Barbara

Irimo mendiaren magalean dagoen Santa Barbara ingurua urretxuar askoren txoko kuttuna da. Hilaren 24an, urtero bezala, San Joan eguneko erromeria egingo dute bertan.

Baseliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina ez da geratzen hasierako haren arrastorik. Egungo eraikina askotan berritutu dute, azkenekoz, 2009an.

Argazki hau joan zen mendearen erdialdean aterata dago. Izan ere, irudian 1945ean egin zuten errepidea ageri da. 1952an egin zituzten eskailerak, berriz, ez daude oraindik.

Ur-Gain elkarteko bazkideek eskailera horiek egiteko lanetan parte hartu zuten, eta horren truke udalak bertan mahaia egiteko baimena eman zien. Joxe Mari Aranburuk, David Artzelusek, Joxe Mari Iparragirrek, Eli Apaolazak, Joxe Mari Ortizek, Juanito Mari Egurenek eta Joxe Mari Urtzelaik, besteak beste, parte hartu zuten lanetan. Azken hau da sortzaileen artean bazkide jarraitzen duen bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>