Itxura hori zuen Legazpiko Euskal Herria plazak 1932an. Oraindik orain, bere horretan mantentzen dira eliza eta udaletxea, baina eskuinaldean ageri den Marques de Estella eskola desagertuta dago gaur egun.
Marques de Estella eskola 1927an inauguratu zuten, eta irakaskuntza publikoaren habia izan zen urte askotan Legazpin. Ordura arte, udaletxeko beheko solairuan ematen ziren eskolak. Marques de Estella eskolaren eraikinak hiru gela zituen: mutilentzat, neskentzat eta eskolaurrekoentzat. 40ko hamarkadatik aurrera gertatu zen hazkunde demografikoaren ondorioz, eskola hura txiki gelditu zen, eta beste batzuk ireki behar izan zituzten.