Joanes Etxaide, kulturaren sehaskan

Joanes Etxaidek (Zegama 1994) batxilergoko bigarren maila amaitu du aurten, eta ingeneritza Informatikoa ikasteko gogotsu dago une honetan. Ikasketetan oso ongi ibiltzen da, eta ikasteaz gain, bere denbora librean denetariko zaletasunak eginez gozatzen du.

Ordiziako bertso eskolan ikasten du bertsotan Endika Igartzabal gabiriarra maisu duela, eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketan finalera iristea lortu zuen. Gainera, Joxantonio Ormazabalen omenaldian eta Ordiziako Altamira auzoko bertso afarian ere abestu zuen, besteak beste.

Musika alorrean ere ez da makala. Pianoa jotzen daki eta egun gitarra eta baxu elektrikoa ere jotzen ikasten ari da Tobera musika eskolan. Bertan, Xabier Arakamak lagunduta, musika taldeak osatzen dituzte eta abestiak jotzen dituzte elkarrekin. Izugarri gustatzen zaio taldean aritzea Etxaideri. Zegamako Orkatz abesbatzan ere abesten zuen duela hiru urte arte.

Herriko dantza taldean ere dantza egiten du. Mutil bakarra da taldean eta bere «kuadrillako mutil denek dantza egingo balute gusturago» ibiliko balitz ere, «horrela ere oso gustura» aritzen dela azaldu du. Duela urte pare bat egin zuten Akelarrea gogoratzen du dantza mailan egin duten une gogoangarri bezala, eta beste noizbait errepikatzea gustatuko litzaioke.

Beasain Institutuan Rosa Rojoren antzerki taldean ere «oso gustura»ibili da ikasturte honetan. Lagunekin egon eta beraiekin futbito txapelketan parte hartzeko astia ere badu.

Udan osabaren Txanton tabernan lan egiten du, autoko gidabaimena ateratzeaz gain. Datorren ikasturtea Donostian igaroko du, baina asteburuetan Zegamara itzuliko da. Hala ere, afizio gehienekin jarraitzeko asmoa du Etxaidek, kultur arloan murgilduta jarraitzeko.

Iruzkinak (1)

  1. […] Herriko dantza taldean ere dantza egiten du. Mutil bakarra da taldean eta bere «kuadrillako mutil denek dantza egingo balute gusturago» ibiliko balitz ere, «horrela ere oso gustura» aritzen dela azaldu du.  […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (89.30.105.121) doesn’t match the comment’s URL host IP (89.30.105.77) and so is spam.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>