Asier Zinkunegi: «Nire alaba da bizitzak eman didan oparirik onena»

Asier Zinkunegik (Legorreta, 1971) umetatik atsegin du antzerkia. 2000. urtean Dar-Dar taldea sortu zuen, Iker anaiarekin. Eta zer? II eta Etzi antzezlanak dituzte eskuartean. Biek ikasleei zuzendutako Utopia egitasmoa osatzen dute. Helburua mundu hobea lortzea da.
Zaletasun bat.
Mendira joatea atsegin dut, baina orain ezin dut: tibia eta peronea hautsi nituen.
Oporretarako leku bat.
Cadiz, herrialde osoa. Izugarri gustatzen zait. Gainera, Andaluzian ikasi nuen eta bertakoen izaera atsegin dut.
Liburu bat.
Pessoaren antologia poetikoa.
Musika talde bat.
Asko. Rock-and-rolla atsegin dut batez ere. Pello Ramirez asko gustatzen zait.
Abesti bat.
Ez dut abesti kuttunik. Bizitzako une bakoitzean bat izan dut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aitaren heriotza eguna.
Amets bat.
Mundu hobea lortzea, arlo guztietan gizakien arteko berdintasuna bermatuko duena.
Janari bat.
Denetik jaten dut.
Edari bat.
Ardoa eta garagardoa: ahal bada, nahastu gabe.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alaba da bizitzak eman didan oparirik onena.
Gorroto duzuna.
Injustizia eta inbidia.
Goierriko txoko bat.
Legorretako ur biltegi zaharra. Bertatik herri guztia ikusten da.
Herriko alkate bazina…
Ez naute horretan harrapatuko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>