Idiazabalgo itzulia

Idiazabal eta bere ingurunea ikusi eta ezagutzeko aukera ederra ematen du ia lau kilometroko ibilbideak. San Migel elizaren ondotik abiatuko dugu ibilbidea. Aukera ona da ibilbidea hasi aurretik San Migel eliza bisitatzeko. Izan ere, Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa duen eliza da; XII-XIII. mendeetan eraikia da.

Ibilbidea hasteko, errepidea gurutzatu eta, Maugigoena, Akutain, Urrutikoetxe, Otamendi, eta Otamendi berri goikoa baserrien bidea hartuko dugu. Tunel borobildutik, 200 metrora, N-1 autobidea azpitik pasatu ondoren, aldapa bizia igo beharko dugu. Arnasari buelta emateko geldialdia egiteko leku polita da Akutain gaina. Idiazabal herriaren eta inguruaren bista ederrak (Txindoki, Usurbe, Atxurbi…) ikus daitezke bertatik, autobideko ibilgailuen soinuak lagunduta.

Akutain baserriak eskuinean utzi, eta baserri bideei jarraituz, aurrez aurre, Aizkorri mendikatea ikusiko dugu; zelaiak, hurrak eta Zerain ere bai. Aldapa behera hastean kontrasteak ikusten hasiko gara: Goardigain industrialdeko pabiloiak. Aldapa behera jarraituko dugu, Segurara eta Zegamara doan errepidera iritsi arte. Eskuinetara, bidegorria hartuta, Katearaino iritsiko gara, garai bateko erromeria lekuraino. Atsedenaldirako leku aproposa da, dagoeneko 2,5 kilometro eginda egongo baikara. Bertan gainera, mahaiak, aulkiak eta iturri berritua daude.

Ibilbidearen azken txanpa Urtsuaran errekak lagunduta egingo dugu. Eskuinera bide zaharra hartu eta herrigunera iritsiko gara. Idiazabal gaztaren hiriburua dela aprobetxatuz, gaztaren museoa edo eta gaztandegia ikusiz amaitu daiteke Idiazabalgo itzulia.

Idiazabal
Luzera: 3,8 kilometro
Denbora: 1 h, 40 min.
Altitud max: 250 metro.
Desnibela: 20 metro.
Zailtasuna: Erraza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>