Urbiako ermita, 1930ean

Joan_Iturralde_Urbian

Urbiako Andre Mari ermitak sei urte ditu argazki honetan. Baseliza 1924ko agorraren (abuztua) 28an inauguratu zuten. Bost mila lagun izan ziren. Bilbotik tren berezia atera zen, goizeko hiruretan. Eguraldia «zoragarria» izan zen.

Amabirjinaren irudia eramateko prozesioa 08:00etan irten zen Arantzazutik. Ermitan, lehen meza Arantzazuko fraide-komentuko buru Jose Antonio Urkiolak eman zuen, 09:30ean. Sermoia Iruñeko gotzain Mateo Mujika idiazabaldarrak egin zuen, euskaraz; aita eta aitona Urbian artzain izanak ziren.
Egun berean ipini zuten Urbiako fondaren lehenengo harria ere, eta hain erabilgarri izan den telefonoa ere orduan inauguratu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>