«Txalogarria da herri txiki hauetako alkateek egiten duten lana»

pnga_erakutsi-1Mutiloko Udaleko administraria da Joxe Arotzena (Beasain, 1962). Familia hazi ahala Beasaingo pisua txiki geratu zitzaien, eta Mutiloan etxea eraiki ondoren bertan bizi dira.

Zaletasun bat.
Kirol-zalea, kirol-aria baino gehiago.

Liburu bat.
Euskal Herriko historiarekin lotutakoak. Orain, Floren Aoizen Más allá de 1512.

Musika talde bat.
Exkixu edo/eta Kortatu.

Abesti bat.
Xalbadorren heriotza.

Janari bat.
Babarrunak, aza eta odolkia.

Edari bat.
Ardo ona, beltza edo/eta txuria.

Oporretarako leku bat.
Zurizako kanpina.

Amets bat.
Euskal Herriaren independentzia.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Asko. Azkena, nire amaren heriotza.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Denak, berezia opariak jasotzea bait baita.

Gorroto duzuna.
Norbaitek zu tontotzat hartzea.

Goierriko txoko bat.
Aitzkorriko punta.

Herriko alkate bazina…
Hobe ez izatea, taliban edo diktadore fama daukat eta…..Hala ere, txalogarria da herri txiki hauetako alkateen lana.

Zer du Mutiloak Beasainek ez duena?
Asko, bizi kalitatea: lasaitasuna, errekaren eta txorien soinua eta ez kotxeen zarata…

Zer du Beasainek Mutiloak ez duena?
Ostegunetako pintxo-poteoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>