«Autopista elektrikorik ez dugu nahi ez hemen eta ez beste inon»

pnga_erakutsi-3Xabier Lazkanoiturburu (Legorreta, 1969) Zeraingo Telleri baserrian bizi da. Etxeko atari paretik 200.000 voltioko goi tentsioko linea pasatzen zaie. Proiektu berriaren arabera 800.000 voltioko autopista elektrikoa pasako da Zeraindik. Asmo hau gelditzeko borrokan ari dira, «nahiko aurreratuta dagoela dirudien arren».

Goi tentsioko kableak buru gainean izateak buru-hauste asko sortzen al du?
24 orduz uhin elektromagnetiko izugarriak ditugu. Haurrak ere baditugu, eta ez dakigu zein eragin izan dezaketen. Ez jakintasunak ere beldurra sortzen du. Paisaiarentzat zein naturarentzat ere kaltegarriak dira. Ez dugu nahi ez hemen eta ez inon.

Zaletasun bat.
Mendian ibiltzea eta irudiak grabatzea.

Musika talde bat.
Ken 7

Abesti bat.
Ken 7-ren Zapalduen olerkia eta edozein trikitixa.

Janari bat.
Baserriko oilaskoa.

Edari bat.
Ardo beltza.

Oporretarako leku bat.
Menditsua, freskoa, janari eta edari oneko edozein leku.

Amets bat.
Euskal Herrian denok euskaraz hitz egitea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Minbizia nuela esan zidatena.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Hiru opari, seme-alabak.

Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta goi tentsioko lineak.

Goierriko txoko bat.
Zeraingo Oa-mendi gaina.

Herriko alkate bazina…
Ez nuke nahi izatea, baina tokatuz gero ahaleginduko nintzateke denen alkate izaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>