90. zenbakia [.pdf]

Egin Klik irudian 90. zenbakia irakurtzeko

Txakolina ekologiko eran egiten du Iñaki Etxeberriak Olaberriko Bengoetxe baserrian. Berea, txikiteorako baino gehiago, mahaian eserita eta janariarekin hartzeko edaria dela dio. Hemen kontsumoa asko jaitsi da, baina AEBtara eta Japoniara esportatzen du.

Bestalde, 80 urtez Zumarragako historiaren parte izan den Iburreta jatetxeak ateak itxi dituela eta, hainbat belaunaldiz taberna eraman duen familiarekin izan dira; Ana Aranburu da kate horren azken begia.

Gazteen atalean, pisu jaurtiketan Euskadiko marka ondu duen Ane Torres ordiziarrarekin hitz egin dute; Garai Batean tartean, berriz, Beasainen Loinazko San Martin egunean jaiotakoek duela 29 urte hasita urtero egiten duten bazkariaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>