Bakailao konfitatua ilar kremarekin

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OSAGAIAK

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Nerea Barrutia (Mutiloako Ostatua)

       Ilar krema

  • 400 gr. ilar, leka eta guzti
  • Pare bat urdaiazpiko punta
  • Tipula erdia
  • Gatza
  • Ura (75 cl)

       Bakailao konfitatua

  • 200 gr. bakailao gezatu (pertsonako)
  • Oliba olioa (litro erdia)
  • 2 baratxuri ale

 

ERREZETA

Lehenik eta behin, ilarrak aletu eta leka gorde.

Eltzea sutan jarri eta bertara urdaiazpiko punta pare bat bota. Ondoren, tipula erdi zurituta gehitu. Behin tipulak kolore pixkat hartu duenenan, eltzean 75cl ur bota, eta horrekin batera gordeta genituen ilar leka garbiak. Hiru ordu laurdenez irakin eta ondoren iragazi.

Lortutako salda hori, berriz ere eltze batean jarri eta sutan utzi irakin arte. Saldak irakin duenean ilarrak bota eta 15minutuz egosi.

Ondoren turmixaz irabiatu eta iragazi eta gatzez probatu. Momentu honetan garrantzitsua da kremak bere kolore berdea gal ez dezan ahal den azkarren hoztea; horretarako, maria bainu hotz bat egingo dugu izotzarekin.

Labea piztu 150º – 120º tan. Ertz altuko bandeja batean jarri bakailaoa, baratxuriak txikituta eta oliba olioa. Aluminio paperaz estali eta 15-18 minutuz labean sartu.

Pil pila
Labetik bakailaoa atera eta ontzian gelditu diren olio eta bakailaoaren zukuak beste bandeja batera bota, poliki-poliki, eta bitartean bi eskuez eragin zirkulu formak eginez. Ez amore eman, pil-pila aterako da eta.

Aurkezpena
Ilar krema beroa plateraren hondoan. Bakailaoa gainean jarri, eta azkenik, bakailaoa pil-pilarekin napatu edo estali.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>