Bat eta bat

Alex Areizaga
Arrats ona dagizula, Oscar de Paula zaharra; KKinzona proiektuak bost urte egin ditu aste honetan, eta aurten 10 urte egingo dira lehen aldizkaria atera zuenetik. Gogoratzen al dittuk hasierako egun haiek, Andrija? Aldizkari baten forman sortu zen ametsa, irrati batean bilakatu zen ilusioa. Egun, FM bidez sentitu daiteke, irratia piztu gabe ere, taupadaka, bi pausu aurrera, bat atzera, bi ezkerrera, bat eskuinera, emanez. KKinzonaren sorreran gazteok komunikatzeko genuen beharra asetu nahi genuen, bizi genituen komunikabideak, hedabideak hobekiago, ez genituen ulertzen; ez zuten guk ikusten genuen mundua deskribatzen. Eta KKinzona sortu genuen. Mundua guk geuk dekribatzeko asmoz. Hamar urteren buruan, zaharrak bezala hitz egiten hasiak garen honetan, behingoagatik, eta ez dadila aurrekari batean bihurtu, mundua kritikatzeari utzi nahiko nioke, mundua txalotzeko, bai behintzat proiektu hau posible egin eta bat eta bat areizaga-plazaolaegiten duten pertsona guzti horiei; inoiz behar bezain garbi eta eskuragarri emititu ez duen irratian hainbeste sinesten duten fededun guzti horiei. Zorionak!
Jon Plazaola
Ahoa bete hortz uzten nauzu, oh, Imanol Alguazil jauna. Hamarkada bat zentzurik onenean kakaztuta, hamar urteko beherako onuragarria denontzat. Ilusio handiz gogora ditzaket orain dela hamar urteko bilera surrealista haiek, batez ere orain dela hamar urteko ilusio eta indar haiek ekartzen dizkidalako gogora. KKinzona bere garaian sortu zela esango nizuke, Talesio. Momentu hartan eta leku hartan sekulako zentzua hartu zuen. Gogoan dut kalean zeukan oihartzuna: eta zer da hau? Eta nortzuk dira hauek? Nork idatzi du hau? Nork marraztu beste hau? Jendeak hasera horretan zuen jakinmina eta gerora erakutsi zuen begiruneak indarra eman zion proiektuari eta jende berria gogo handiarekin sartu zen KKinzonako komunzulora.
Kritika soziala, Tmeok «kutsatutako» umore gaiztoko tira komikoak, textu polemikoak, eztabaida herrian, irratia, lokalak… ondo botatako mokordoa bezalakoa izan da beti KKinzona. Sanoa eta autentikoa. Zorionak denoi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>