Urretxuren lehen haziak

Urretxuko_Goiko_Kale_kaleaXIV. mendearen amaieran jarri zuten Urretxuren lehendabiziko hazia, gerora egin diren azterketek baieztatu dutenez, ordura arte hutsik zegoen eremu batean. Urretxuk duen lehen agiri historikoaren aipamena, Juan I. Gaztelako erregeak emandako herriaren sorrerako Hiri Gutun delakoa da. Datu idatziek diotenez, 1383ko urriaren 3an emana.

Herriaren hasierako egitura Erdi Aroko ohikoa zen: esparru angeluzuzen bat bi kale nagusik banatuta, Goiko Kale eta Kale Nagusia. XVI. mendearen erdirako hirigunea erabat garatuta zegoen. XIX. mendearen amaieran egungo izena eman zitzaien bi kale horiei. Goiko Kaleri Jauregi jarri zioten Artzaia gerrillari ospetsuaren omenez. Kale Nagusiari, aldiz, Iparragirre, kale horretan jaiotako kantariari erreferentzia eginez. Bi kale horien gerizpean jaio ziren, beste hainbat kale XV. mendetik aurrera: Areizaga, Nekolalde eta Labeaga, adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>