Eukaristi kongresua

Eukaristia_kongresua_1945_Aste Santuko prozesioan begirada gehien jasotzen duen taldea izango da, akaso, aingerutxoena. Aurten ere, haur talde batek hartuko du aingerutxoz janzteko ardura.

Irudiko aingerutxoak, ordea, ez dira Aste Santukoak. 1945 urtean Seguran ospatu zen Euskaristia Kongresuko argazki bat da. «Egun handia; oso solemnea» izan zela gogoratzen du Anttoni Aldanondok: «Obispoak eta inguruetako apaizak etorri ziren. Artzapezek edo, aukeratzen zuten non egin. Seguran behin bakarrik egin zen, eta hemen inguruan Tolosan bakarrik egin zuten. Sor Milagrosek erakutsi zigun hegoak egiten, eskolan: zetazko paperarekin, pentsa! Nork bere jantzia prestatu genuen».

  • Goitik, ezkerretik hasita, lerroka:
    Maria Teresa Izagirre, Anttoni Aldanondo / Mari Karmen eta Maria Intxausti / Kontxita Gabilondo, Klarita Agirre, Miren Mujika / Izaskun Imaz, Mariatxo Ordozgoiti / Pakita eta Josefina Artola.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>