Jon Plazaola eta Alex Areizaga

Jon Plazaola

Zer diok, Cviti! Bueno, ze nahi dek esatea ba? Buruari bueltak ematen nenbilen okasio hontarako gaia aukeratu nahian. Beno, hori eta monartema bilakatu zaiguna ebitatu asmoz. Baina, lagun,  azkenean hori gelaren izkinan dagoen elefantea ignoratzea bezelakoa litzateke. Begira, ni neu ere topikorik errezenean erori naiz, 39 urtez Espainiako buru guztien artean koroa eraman duen bakarra eta pakidermoa elkarrekin esaldi berean jarriz.
Azken garaietan Juankar Lehenengoaren lepotik, beti hain kanpetxano eta gertukoa iruditu zaigun horren lepotik barre egin nahi izan dugunean, elefantearen aitzakia edo txistea erabili du plebeak. Garaiotako bufoi garen bakarrizketalariok ere bolo- bolo erabili dugu gure ahotan JC eta Dunboren familiakideen konparatiba. Eta ez da izango Espainiako koroak beste motiborik eman ez digulako.

Abdikazioa (denon hiztegietan bat-batean sartu den aditz berria),izan zen egunean beste behin ere whatsappeko argazki montaje hoiek izan genituen protagonista. Barre egiteko material asko eman digu urteetan Juan Carlosek, eta agian horregatik merezi du beste titulo bat; Rey del Mambo, Rey del pollo frito edo O’Rei izan diren bezela. De Niro pelikula hartan bat eta batbezela Komediaren Errege. Hori da, Komediaren Errege.

Eta barre lasai egitera gonbidatu nahi zaitut. Bentaja ederra atera digu berak 39 urtetan.

 

Alex Areizaga

Arrastion Fabio Felicio ahaztua; O’rei-rena gustatu zait, JC baloi batekin imajinatuta, baina nahiago dut King Kong titulua eman, sabanaren erdian pakidermoarekin borrokan ari dela. King-ton ere izan daiteke, gure adineko frikien txistean. Baina egia da, JC-ren lana aipagarria izan dela espainiarrek zapaldutakoon umorea garatzeko bidean: esan daiteke, euskaldunon aldapagora arintzen zuen bufoia genuela King Afrika, eta bestela galdetu diezaiotela zure gelako izkinan ezkutatzen den elefante arrosari, ea zenbat barre egin duen el Rey Leon pelikulako protagonistarekin.

Eta txiste asko egin ditzakegu (tartean Ana Botella «te kin is abdikeision txudei» esaten), baina bitartean, erregearen bizioak ordaintzen jarraitzen dugu, bizioak eta serbizioak. Frankismoko kontakizunak datozkit gogora; nola bizilagun guztiek egin behar zuten ekarpenen bat, faxistek hiriburuak hartzen zituzteneko ospakizunetarako. Eta ordainetan, gosea, tortura, heriotza. Frankok jarri zuen O’Rei, eta txiste eta tontokeri artean, frankismoa XXI. mendera egokitu digute. Eta ordainetan, gosea, tortura, heriotza. Jubilazio bat beranduago, bizilagun guztiak gara, erregearen agurra ordainduko dugunak. Toma de Teruel bezala ospatuko dugu Toma de Pelo hau. PD1: Ez ahaztu: Franko-O’Rei-Felipe. Bidea motza da. Atzo izan zen. PD2: «Elefante ha dejado el grupo».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>