«Prezioak egokituz eta jator jokatuz egiten diogu aurre krisialdiari»

Mutiloan bizi da eta argiketaria edo elektrizista da Mattin Aranburu (Beasain, 1971). Beste hainbat bezala, krisialdiak astindu duen sektorea da argiketariena, eta garai zailei aurre egiten ari da Aranburu, «prezioak egokituz, material berriak bilatuz, eta noski, jator jokatuz».

Mattin_AranburuZaletasun bat.
Motorrean ibiltzea.

Herri bateko festak.
Beasaingoak.

Film bat.
Abenturazko edozein.

Liburu bat.
Irakurtzea ez dago nire zaletasunen artean.

Musika talde bat.
Ken Zazpi.

Abesti bat.
Izarren hautsa.

Janari bat.
Jateko txarrik ba al da ba? Dena ona.

Edari bat.
Ardoa.

Oporretarako leku bat.
Asturias edo Galizia ingurua.

Amets bat.
Afrika bisitatzea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Andragaiarekin hasi nintzen egunaren biharamuna.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari guztiek dute bere berezitasuna.

Gorroto duzuna.
Gezurra.

Goierriko txoko bat.
Oamendi eta inguruak oso politak dira.

Herriko alkate bazina…
Ez dut politikarako balio, beraz, ez dut uste kasu hori tokatuko zaidanik.

Mutiloan biziko ez bazina…
Beste herri txiki eta lasai batean, ahal izanez gero behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>