«Eskulan guztiak dira bereziak, sormen prozesua bera baita garrantzitsuena»

Donostiarra da Itziar de la Granja (1970), baina sei urte daramatza Zegaman. Arte ederretan lizentziatua da, eta pintura, marrazketa eta eskulan ikastaroak eman ditu Zegaman, Seguran eta Ordizian. Haurrak eta jubilatuak ditu bere ikasleen artean, eta gustura aritzen da haiekin lanean.

Itziar_De_La_GranjaZer marraztuko zenuke gustura?
Graffiti erraldoi bat.

Egindako eskulanik bereziena.
Denak dira bereziak, sormen prozesua da garrantzitsuena.

Zaletasun bat.
Nire bi haurrak futbol partida bat jokatzen ikustea.

Film bat.
Pila bat, baina bat aukeratzekotan, Roberto Benigniren La vida es bella.

Liburu bat.
Sukaldaritza liburuak gustatzen zaizkit.

Musika talde bat.
Delorean.

Abesti bat.
Neil Young abeslariaren edozein.

Janari bat.
Bexamela.

Edari bat.
Ardo ona.

Oporretarako leku bat.
Hondartza lasai eta zabal bat.

Amets bat.
Mundua zeharkatzea.

Gorroto duzuna.
Errepideko trafiko ilara luze horiek.

Goierriko txoko bat.
Aizkorriko basoak.

Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke inoiz alkate izango.

Zegaman biziko ez bazina…
Zalantzarik gabe, nire Donostia maitean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>