Txekor masailak patata purearekin

 225561

Urki_Balerdi

Urki Balerdi
(Zeraingo Ostatua)

OSAGAIAK:

  • Txekor masail 1
  • 2 tipula
  • Azenarioa erdia
  • Porru 1
  • 2 baratzuri ale
  • Ardo beltza
  • Patata 1
  • Esnegaina
  • Irina

ERREZETA:

Barazki guztiak juliana eran moztu eta sutan jarri gorritu arte, ondoren ardoa gehitu eta agortzen utzi. Txekor masailak gehitu eta urarekin guztiz estali. Egosten utzi 2-3 ordu bitartean.

Egin direnean masailak beste lapiko batera atera. Geratzen den saltsa irabiatu, ondoren pasagailutik pasa, eta  masailei gehitu. Sutan jarri azken puntua emateko.

Patata purea egiteko, patatak uretan egosi. Irabiatzeko garaian esnegaina eta gurina gehitzen zaizkio. Gatz puntua eman ondoren jateko prest dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>