«Emakume asko hartuko nituzke eredutzat: amona, ama, lagunak…»

Eraldatzen elkarteko militante feminista da Oihane Vicente (Zumarraga, 1988). Horrez gain, Irrintzi dantza taldean dantza egiten du: «Nire burua hobeto ezagutzeko aukera ematen dit dantzak».

Oihane_VicenteEredutzat hartuko zenukeen emakume bat.
Ereduak ondo daude, haiengandik ikasteko, baina ezin dira klonifikatu. Emakume asko hartuko nituzte eredutzat: amona, amama, ama, lagunak… Dena den, bat aipatzekotan, Aurora Iturrioz.

Zaletasun bat.
Dantza. Euskal dantzez gain, biodantza eta areto dantzak ere egiten ditut.

Dantzarako plaza bat.
Espero ez diren momentuetan sortzen diren plazak: parrandak, kalea…

Film bat.
4 meses, 3 semanas y 2 dias.

Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen Mareas irakurtzen ari naiz.

Musika talde bat.
Zea Mays.

Abesti bat.
Sorotan Bele taldearen Morrisonen dantza.

Janari bat.
Gereziak.

Amets bat.
Gizarte feminista bat.

Gorroto duzuna.
Indarkeria.

Goierriko txoko bat.
Antio.

Herriko alkate bazina.
Urola Garaian Emakumeen Etxe duin bat eraikiko nuke.

Zumarragan biziko ez bazina.
Euskal Herriko leku politen batean biziko nintzateke, mendia eta itsasoa dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>