Eskiak hartuta, Otzaurtera

Eskiatzaileak_Otzaurten

Antza denez, 1944an, Gipuzkoako eski txapelketa antolatu zuen Candanchu Ski Club elkarteak Otzaurteko (Zegama) gainean. Bentaren atzealdeko zelaian behera ibiltzen ziren garai hartan eskiatzaileak. Oraindik ere han dago zelaia, baina dagoeneko eskiatzailerik ez da ikusten bertan.

Argazkian ikusten den moduan, trenez joan ziren 1944ko txapelketa hartako parte hartzaileak Otzaurtera. Bentako jabeek liburu batean topatu zituzten txapelketako argazki pare bat, eta tabernako horman dituzte, markoetan sartuta, garai zaharren oroigarri. Oraindik ere, zegamarren batek edo bestek, ezagutzen omen dituzte euren buruak argazki horietako ikusleen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>