Ladislao. ‘Pantailak’

Lazkaoko rock&roll taldeen tradiziotik edaten duen laukote berria da Ladislao. Irudikoa, Pantailak kantaren bideoklipa da, izen bereko diskotik aterata.

Egilea: bonbereneaekintzak

Iruzkinak (1)

  1. George(e)k dio:

    Artikulu ederrak Jaime!, eta erzeeerfntriak eskertzekoak. Dena den, egiten dituzun galderen haritik, nik uste kontu bat falta dela hemen: nola daude hizkuntza horiek (gaur egun eta gizarte honetan)? Eta beraz, nolako aukerak ditu pertsona batek hizkuntza bata eta bestea ikasteko? (errealki, egunero bizi den lekuan).Nik uste ona dela “euskara zaila da” aurreiritzia desmontatzea; azaltzea (linguisten laguntzaz), “zaila izatea” ez dela “euskararen berezko” ezaugarri bat. Baizik eta edozein hizkuntzarena, segun eta zein egoeretan dagoen sozialki.Nik uste, alderdi hori minimoki kokatu gabe, beste muturrera pasatzen bagara, eta esaten badugu: “euskara ez da gaztelania baino hizkuntza zailagoa: batetik bestera eta bestetik batera distantzia bera dago” bakarrik, hainbat jendek ezin duela ideia hori lotu bere bizipenarekin. Eta ondorioz nekez egingo diola kasu handirik. Jende asko topatuko dugu horren aurrean esango duena: “ba, berdinak izango dira zailtasunez, baina niri bat ikastea bestea ikastea baina aaaaaaaaaskoz gehiago kosta zait”. Eta nik uste hori ere azaldu behar dela gai honetan: gauza bat da linguistikoki, hizkuntza aztergai hartuta, bi hizkuntzek zailtasun maila beretsua izatea (konplexutasuna, lexikoa ), eta bestea da nolako aukerak dituen kaleko hiztun arrunt batek bi hizkuntza horietan”ondo” eta gustora moldatzera iristeko (nolabait laburtzeko, hizkuntza horietako bat egunero eta leku guztietan “emana zaionean”, ugari eta aldeko mila konnotaziorekin, eta bestea berriz, berak joan behar duenean “nola edo hala bilatzera”, nahi eta ahal badu). Bistan da, linguistikoki zailtasun bera izan arren, gaur egun Euskal Herriko leku gehien gehienetan aaaaaskoz zailagoa dela euskaraz gaitasun on bat lortzea gaztelaniaz edo frantsesez baino.Hizkuntza bakoitzaren egoera soziala eta horrek dakarren guztia kontuan hartu gabe, nik uste nekez eman dakiokeela “euskara zaila da” aurreiritziari buelta, jende askok kontrako bizipena (izan) duelako bere esperientzian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>