Barazki eta ganba quiche-a

 OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Mutiloako ostatuko Nerea eta Itziar Barrutiak prestatutako errezeta.

Osagaiak:

4 lagunentzat

  • Hostorea
  • 12 ganba
  • Brokolia
  • 6 baratxuri fresko
  • Tomate lehorra
  • 4 orburu
  • Porru 1/2
  • 3 arrautza
  • 200 ml esne-gain
  • Gatza
  • Gazta arraspatua

Errezeta:

Lehenik eta behin labea piztu 150º-tan. Hostorea zabaldu eta pastelentzako molde batean hedatu. Sardexkarekin zulotxoak egin eta aluminiozko paperarekin estali, gainean pisua jarriz, hostorea ez puzteko. Labean sartu 20 minutuz.

Bitartean, zartagin batean gurina jarri eta porrua erregosi, baina ez dezala kolorea hartu. Brokolia eta orburuak bakoitza bere aldetik egosi behar dira, eta baratxuri freskoak zartagin batean goxatu. Tomate lehorrak ur epeletan hidratatu.

20 minutuak pasatakoan, hostorea labetik atera, aluminiozko papera kendu eta barazkiak bakoitza tamaina egokian moztuta –porrua izan ezik– eta ganbak zurituta txukun zabaldu hostorearen gainean. Ondoren porruak, esne-gaina, arrautzak eta gazta irabiatu, gatz puntu egokia emanez.

Azkenik, nahasketa guztia hostorearen gainean bota, eta berriz ere labera sartu ,baina, oraingoa 180ºtara 25 minutuz. Nahi izanez gero, perretxiko saltsa batekin lagundu dezakegu. On egin!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>