«Buzkantza on batek osagaien arteko konbinazio egokia behar du»

Patxi_MendizabalPatxi Mendizabal (Zumarraga, 1952) urtetan izan da Zumarragan egiten den Busca Isusiren omenezko buzkantza lehiaketako epaimahaikidea. Sukal-dearekiko zaletasuna umetatik datorkio: «Amonak Mordo taberna izan zuen Zumarragako udaletxe azpiko arkupetan, eta giro horretan hazi nintzen ni». Buzkantza batek ona izateko «sebo, odol, barazki eta espezieen arteko konbinazio egokia» izan behar du.

Zein zaletasun dituzu?
Gaur gaurkoz, golfa.

Liburu bat.
Los pilares de la Tierra.

Musika talde bat.
The Beatles.

Abesti bat.
Queen-en Bohemian Rhapsody.

Janari bat.
Lanpernak.

Edari bat.
Gin tonic-a.

Oporretarako leku bat.
Kenia.

Goierriko txoko bat.
Antio.

Amets bat.
Lasai bizi ahal izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Haurra nintzela oparitu zidaten lehendabiziko bizikleta.

Zeri diozu beldurra?
Bizitzari berari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Beste irribarre batek.

Gorroto duzuna.
Ulertezintasuna.

Zumarragako alkate bazina?
Eitzagatik aurrera doan Azkoitiako saihesbidea estaliko nuke.

Zumarragan biziko ez bazina.
Gaur egun ez dut bizitzeko beste lekurik begiztatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>