«Yartun kultur ekintzak antolatu eta dinamizatzen saiatzen gara»

Aitziber Etxezarreta
Aitziber Etxezarreta (Ezkio-Itsaso, 1974) erizaina da lanbidez eta Donostian egiten du lan. Ezkio-Itsason jaio zen eta bertan bizi da. Berea bezalako herri txiki batean bizitzeak ingurukoekin oso hurbileko harremanak egiteko aukera ematen duela uste du. Herriko Yartu kultur elkarteko kidea ere bada. Kultura zentzurik zabalenean hartuta, ekintzak antolatu eta dinamizatzen saiatzen dira. Batez ere, udalarekin elkarlanean aritzen dira, baina baita guraso elkarte zein bestelako taldeekin ere. Hitzaldiak, antzerkiak, erakusketak eta herria zein Euskal Herria ezagutzeko irteerak antolatzen dituzte.

Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea eta lagunartea gustuko ditut.

Liburu bat.
La catedral del mar.

Musika talde bat.
Ken 7.

Abesti bat.
Xalbadorren Ama Euskal Herria, Anje Duhaldek abestuta.

Janari bat.
Entsalada bereziak.

Edari bat.
Ur naturala.

Oporretarako leku bat.
Jende gehiegi ez dagoen edozein leku.

Amets bat.
Amets egiten jarraitzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Guztiek dute bere berezitasuna.

Zeri diozu beldurra?
Nire buruaren jabe ez izateari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Etxeko txikien irribarreak.

Goierriko txoko bat.
Izazpiko gaina.

Herriko alkate bazina…
Badaude lan horretarako egokiagoak.

Ezkion biziko ez bazina?
Donostian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>