«Langileak kafea eta kopa hartu, eta purua errez joaten ziren lanera»

Txurdo

Tabernan hazia da Iñaki Insausti (Lazkao, 1960), baina administraria da ikasketaz: «Garai txarra tokatu zitzaigun, langabezia handia, CAF gaizki ibili zen urteak… eta etxeko tabernari heldu behar izan genion». Urte horietan guztietan tabernetako giroak jasan duen aldaketaren lekuko da Insausti: «Lehen astean zehar lan asko egiten zen; egunero hartzen ziren basoerdiak, langileak eguerdian kafea eta kopa hartu, eta purua errez joaten ziren lanera. Orain asteburuetan lan egiten da gehien».

Gaztetan futbolean jokatu zuen Insasutik Seguran, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian. «14 nituela Segurako Umore Ona taldearekin Espainiako Txapelketa jokatu genuen Madril, Bartzelona eta Herculesen aurka».

Zaletasuna bat.
Futbola eta pilota.

Pelikula bat.
Alguien volo sobre el nido del cuco.

Liburu bat.
Amaya o los vascos del siglo VIII. Soldadutza garaian irakurri nuen eta ukitu egin ninduen.

Musika talde bat.
Queen.

Abesti bat.
Queen-en Don’t stop me now.

Janari bat.
Arkumea.

Edari bat.
Sagardoa eta gin-tonika.

Oporretarako leku bat.
Donostia irailean.

Zeri diozu beldurra?
Gerrari.

Goierriko txoko bat.
Lazkao.

Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke sekula izango, sekula ere ez.

Lazkaon biziko ez bazina.
Donostian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>