Maddalen Mendizabal (Idiazabal, 1993) Donostian medikuntza ikasketak egiten ari bada ere, oso gustoko ditu moda kontuak, gaurkotasuna eta sare sozialak. Hirurak uztartu eta horrela sortu zuen 2015ean, Magdalai izeneko bere bloga. Fashionista bloggerra bezala definitu daiteke Mendizabal.
Zergatik jarri diozu ‘Magdalai’ izena zure bloggari?
Hasiera batean Madame izena jartzea pentsatu nuen; nire izenaren eta abizenaren batura zelako. Buelta batzuk gehiago eman eta nire izena, Maria Magdalenatik datorrela ikusita, hortik ikertzen jarraitu nuen. Kontakizunek diote, Maria Magdalena, Magdalan bizi izan zela. Toki izenak ere ez zidan betetzen, hortaz bukaeran i bat gehitzea pentsatu nuen. Modu hortara, alai hitza sortzen da bukaeran. Alaik gainera, nire izakeraren pista ematen du, pertsona alaia bainaiz. Azkeneko letra horrek gainera jokoa ematen zidan puntua egin beharrean, bihotz bat egiteko. Horrela sortu zen.
Nolatan blog bat eta zergatik ‘fashionista bloggerra’?
Fashionista bloggerra, kategoria bat baino ez da, modaren inguruko bloga daukanari esaten horrela esaten zaio. Eta zergatik moda?Egia esan, betidanik gustatu izan zait arropekin jolasean ibiltzea. Txikitan amari kentzen nizkion arropak, eta bere arroparekin look-ak sortzen nituen.
Bestalde, medikuntza ikasten ari naiz. Azkeneko kurtsoa gogor xamarra izan da eta ikasketek sortutako saturazio hori askatzeko terapia modua zen bloga. Ikasketetatik at, zerbait desberdina egiteko aukera ematen baitzidan.
Eredurik jarraitu al duzu?
Egituratzerako garaian bai. Dulzaida izeneko bloger ezagun baten eredua jarraitu nuen. Zerbait sinplea egin nahi nuen. Irakurtzeko erraza, fondo txuria eta gehiegi kargatu gabekoa.
Zer irakurri daiteke Magdalai blogean?
Batetik, egunean bertan jantzita dudana deskribatzen dut eta argazkiak igotzen ditut. Hala ere, ez nuen hori bakarrik izatea nahi: Magdalaik pertsonalitatea izatea nahi nuen. Hortaz, gaurkotasuna duten gaietaz ere hitz egiten dut.
Jendeak zer esaten dizu?
Idiazabal herri txikia da eta orokorrean, jendea harritu xamar gelditu zen bloga ireki nuenean. Denetariko iritziak jaso ditut; positiboak eta negatiboak. Jende askok agian ez du ulertzen norberaren irudia publiko egiteko lotsarik ez izatea.
Gaur egun jende ugari bizi da blogerra izatetik. Zure helburua hori al da?
Ez, ez! Medikuntza ikasten ari naiz eta oso garbi dut, ikasketak bukatu nahi ditudala. Magdalai, denbora pasa bat da.