«Altzagan bizitzearen alderik onena bertan dagoen lasaitasuna da»

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Amaia Olano (Altzaga, 1997) Lehen Hezkuntzako gradua egiten dabil Mondragon Unibertsitatean, Hezkuntza Bereziko espezialitatearekin batera. Altzaga bezalako herri txiki batean bizitzeak bere alde on eta txarrak dituela dio. Ona, «eta denetan garrantzitsuena, dagoen lasaitasuna», dio. Txarra, «egunerokotasunean kotxea derrigorrezkoa» dela, herrian ez baitago ez dendarik, ez eskolarik. Bere adineko inor ere ez dago bertan, eta kanpoan egiten du bizitza gehiena.

Zein zaletasun dituzu?
Asko, dudan denbora urrirako. Argazkigintzan eta modaren inguruan interes berezia dut.

Liburu bat.
Avedon fashion (1944-2000).

Musika talde bat.
Denetik entzuten dut.

Abesti bat.
Demons, Imagine Drangons taldearena.

Janari bat.
Pasta, edozein modutara.

Edari bat.
Ura.

Goierriko txoko bat.
San Juan iturria.

Oporretarako leku bat.
Maldiva irlak.

Amets bat.
Mundu osotik zehar bidaiatzea.

Zeri diozu beldurra?
Gaixotasunei.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire ingurukoak ondo ikustea, eta nire mutil-lagunak.

Gorroto duzuna.
Faltsukeria.

Altzagako alkate bazina?
Bizi pixka bat emango nioke herriari.

Altzagan biziko ez bazina?
Mendia inguruan duen Goierri aldeko beste herriren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>