«Traste zaharrekin eskuak zikintzea gustatzen zait»

Manex_Mendizabal

Gureran taldeko abeslaria da Manex Mendizabal (Zaldibia, 1986). Horrez gain autozalea ere bada. Panda Raid 2017  bukatu, eta Marrakechetik etxera itzuli berria da, bizitako esperientziarekin oso gustura itzuli ere: «Mugitzen zaren tokiengatik, ezagutzen duzun jendearengatik, egiten dituzun lagunengatik… berezia da. Eta zeure eskuekin prestatu duzun 20 urteko auto batean egiteak aparteko xarma dauka». Ibilbideko gogorrena ferria egin zaio Mendizabali, «zegoen itsaso txarrarengatik». Eta harritu, berriz, bertako jendeak, «baliabide gutxirekin nola bizi diren».

Ze zaletasun dituzu?
Traste zaharrekin eskuak zikintzea gustatzen zait.

Pelikula bat.
Imanol Uriberen Segoviako ihesa.

Liburu bat.
Xabier Silveiraren A las ocho en el Bule.

Musika talde bat.
RIP.

Abesti bat.
RIP taldearen Incorruptible.

Janari bat.
Amona zenak prestatzen zizkigun txerri hankak.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Oporretarako edozein toki da ona.

Amets bat.
Bizitzan orain arte bezala jarraitzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire urtebetetze egunean sarreran nuen mezutxoa.

Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Inguruko jendea pozik ikusteak.

Goierriko txoko bat.
Oidui.

Zaldibian biziko ez bazina.
Euskal Herriko beste herri txiki batean biziko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>