1991ko Korrika Urretxun

Korrika_1991

Urretxu-Zumarraga ikastolakoak lekukoa eramaten, Sarralde enpresaren parean. / Gotzon Aranburu

Apirilaren 8an 20. Korrika  Goierritik pasako da. Beste behin, milaka goierritar kalera irtengo dira euskararen alde korrika egiteko. Aurreko 19 edizioetan korrika egin duten horiei guztiei lekukoa hartuko diete. Lekukoa ez baita bakarrik kilometrotik kilometrora pasatzen. Belaunaldiz belaunaldi ere pasatzen da. Ale honetako argazki zaharra horren erakusle bikaina da. Urretxu-Zumarragako ikastolakoak ageri dira: Jongu Goia ikaslea eta hiru irakasle: Eli Lasa, Garbiñe Uria eta Iñaki Beitia zena.

Aurten 50 urte bete dituen ikastolak berriro ere Korrikan parte hartuko du, noski. Beste batzuk izango dira, ordea, lekukoa eramango dutenak. Katea ez da eten. Ez da etengo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>