Bakailao kokotxak pistoarekin

Rubiorena-kokotxakOsagaiak

(4 pertsonentzat)

  • 20 bakailao kokotxa
  • 2 kuiatxo
  • 3 piper berde
  • Piper gorri bat
  • 2 tipula
  • Baratxuria
  • Oliba olioa

Prestaketa

Pistoa. Lehenik, tipulina, kuiatxoa, piper berdea eta piper gorria laukitxotan ebaki eta kazuela batean olio pixka batekin goxatu, pistoa egiteko. Su motelean eduki behar da barazkiak ondo bigundu arte, eta ahal bada pixka bat karamelizatzea komeni da.

Kokotxak. Beste aldetik, baratxuri ale pare bat ondo xehatu eta zartagin batean nahikoa oliorekin egiten jarri. Baratxuriak kolore pixka bat hartutakoan, kokotxak gehitu, su motelean eduki egiten, ez dute denbora asko behar. Azkenik, pil-pil saltsa egiten da zartaginari birak emanez.

Aurkezpena

Aurkezteko garaian, platerean kokotxak jarri behar dira eta gainetik pistoarekin estali. Laguntzeko  ere hainbat aukera daude, txangurroarekin, muskuiluekin, onddoekin… bakoitzak bere gustura buka dezake platera.

Garaiko eta kalitatezko produktua Rubiorenan

RubiorenaBeasaingo Rubiorena jatetxea 2015eko abenduan hartu zuen Urki Balerdik. Rubiorenak aurretik zuen proiektu filosofiari eutsi dio Balerdik, umiltasunez, garaiko eta kalitatezko produktua erreferentzia hartuta, bezeroari ahalik eta eskaintza hoberena emanez. Mahaira zerbitzatzen den guztia etxean prestatzen du. Euskal sukaldaritza tradizionala errespetatuz, eta bere ukitu ezberdina emanez. Karta aukera eta dastatze menuaz gain eguneko menua eskaintzen dute astean zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>