Dantza herritarrentzat

Legazpiko_inaquteriak__SusDantza taldeetan ez dauden herritarrek dantza egiteko aukera asko ez dutela, eta Legazpiko Sustraiak dantza taldekoak 1990an hasi ziren legazpiarrei dantzak erakusten. Santikutz jaietako dantzen ikastaroa amaitzear da.

Legazpiko Sustraiak dantza taldeko kideak amaitzen ari dira aurtengo kapela eta larrain dantza erakusteko ikastaroa. Bi dantza hauek maiatzeko Santikutz jaietan dantzatuko dituzte taldeko kideek eta nahi duten legazpiar guztiek.

Ikastaroak egiten hasi ziren aspaldian legazpiarrak jaietan dantza egitera animatzeko

Sustraiak 1990ean hasi zen ikastaroak egiten eta ordutik ez dute etenik egin. Areago, inauterietako konpartsak erakusten dituzte azaroan hasita eta, behin inauteriak pasata, jaietakoak eta San Joan dantzak errenkadan datozenez, entseguetan aritzen dira buru-belarri.

Sustraiak taldeko Jon Dorronsorok dioenez, «sumatu genuen dantza egitea dantza taldeen ekintza pribatu bilakatzen ari zela, eta legazpiarrei eurek ere dantzatu dezaketela erakutsi nahi genien». Taldeak dantzak berreskuratzen lan itzela egin du, baita herritarrak dantzara animatzen ere.

Gaur-gaurkoz emakumezko gehiago joaten da Sustraiak taldearen ikastaroetara

Ikastaroetan nahikotxo jendek parte hartzen du, garai batean emakumezko beste gizonezko aritzen zen, «orain, taldean bezalaxe, emakumezkoak gehiago dira», dio Dorronsorok.

Ikastaroetan parte hartzeko ez dago adin mugarik; inauterietako konpartsan helduek zein haurrek parte hartzen dute eta jaietako dantzen ikasta-roan gehiago dira helduak. Ikastaro honetan ikasitakoa maiatzaren 3an eta 6an Legazpiko plazara eramango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>