Urtetan prozesio segurua

Segura-prozesioa

Soldadu Joakin Izagirre eta Gotzon Etxeberria, kapitain Benantxio Ormazabal eta danbor jotzaile Luis Lezeta eta Martin Berasategi, 1967an.

Goierrin biziraun duen Aste Santuko prozesio bakarra da Segurakoa. Lehen orokorra zena, bereizgarri eta arranditsu bihurtu da. Aspalditik du ospea.

Aste Santuko Segurako prozesioen argazki zaharrena 1892koa da, jakinak direnen artean. Askoz lehenagokoa da ohitura. Agirietan, lehenengo aipamena 1719ko prozesioari egiten zaio.

Irudiak ere aspaldikoak dira. Ohoretsuena San Joanena da. 1750ean Madrilen egina da. 80 kilo da, eta lau eramaile ditu. Baratzeko Otoitzak 116 kilo ditu, lau eramaile eta bi ordezko. Etsaien pausoak 215 kilo hartzen ditu; sei eramaile eta hiru ordezko. Pilatosen pausoak 240 kilo, sei eramaile eta hiru ordezko ditu.

Soldadu erromatarren jantziak 1897an egin zituzten, Parisen. Segurako mutil handienen neurriak hartu zituzten: sei soldadu, bi korneta jotzaile eta kapitaina. 13 kiloko pisua dute. Lehengoen ordez berriak sartutakoan, iskanbilak eta haserreak izan ziren Seguran.

Segurako bizilagunen laurdenak parte hartzen du, urtero, Ostegun eta Ostiral Santu eguneko prozesioetan: 320 lagun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>