Zumarragako Trikitixa, ‘Basker’ dokumentalean

Suediako telebista publikoak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko Basker dokumentala egin zuen 1963an. Irudi horietako batzuk, Goierrin grabatuak izan ziren, tartean, Zumarragako Trikitixak herriko Eusebio tabernan egindako saio batean hartutakoak. Joxe eta Xeberen Urteaga ageri dira soinua eta panderoa jotzen; dantzan berriz, Miguel Urteaga eta Rosarito Arrizabalaga.

Zumarragan irudi gehiago ere grabatu zituzten Suediako telebistakoek. Besteak beste, Eitzagako aizkoragileen tailerrean izan ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>