«Itsasorentzat berriro herri izaera berreskuratzea garrantzitsua izan da»

Pilare_Muxika

Pilare Muxika Lopetegi (Itsaso, 1962) Ordiziako Berritzeguneko zuzendaria da urte luzez. Goierriko ikastetxeetan hezkuntza berriztatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak duen laguntza zerbitzua da. Gainera, itsasoarra izanda, Itsasok azken urte hauetan garatu duen prozesuan ere partaide izan da. Itsasorentzat «berriro udalerri izaera berreskuratzea garrantzitsua» izan dela uste du. Orokorrean, antolatzen diren ekimen sozio-kulturaletan ere parte hartu zalea da.

Zein zaletasun dituzu?
Baratzea, historia…

Liburu bat.
Atxagaren edozein.

Musika talde bat.
Zea Mays.

Abesti bat.
Ken 7ren Argiak.

Janari bat.
Bertakoa eta osasungarria.

Edari bat.
Etxeko sagar zukua.

Oporretarako leku bat.
Ezagutzen ez dudana, anitza.

Goierriko txoko bat.
Murumenditik San Adrianera doan GR-34 bidea.

Amets bat.
Ilusioz aurrera egitea alor guztietan.

Jaso duzun oparirik bereziena?
Maitasun adierazpen guztiak.

Zeri diozu beldurra?
Gizartea bere buruari harrika jarraitzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Elkartasunak, auzolanak.

Itsasoko alkate bazina?
Partaidetza eta gardentasuna ez nituzke ahaztu nahiko.

Itsason biziko ez bazina?
Leku askotan bizi izan naiz, eta orain nire jaiotetxea ez nuke aldatuko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>