Ekimen berriei gorazarre

Goiekiko_enpresa_ekimen_beGoiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Enpresa Ekimen berrien XX. sariketa abian jarri du, eskualdeko hainbat enpresaren laguntzarekin. Sustatzailearen irudia ezagutzera ematea, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzea dira lehiaketa honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak.

Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierrin bertan egi bihur daitezkeen asmo guztiak  bultzatu nahi ditu, eta Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartuko luketen proiektu guztien alde egin nahi du.

Bi kategoria

Sariketak bi kategoria desberdin hartzen ditu kontuan: Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena batetik, eta Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena, bestetik. Lehenengoak, 6.000 euroko saria jasoko du. Kategoria horretan, enpresa saridunak kooperatibaren izaera juridikoa baldin badu, 3.000 euro gehiago jasoko ditu. Sari horren helburua, sustatzailearen irudia sustatu, eta eskualdean lana eta proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez aberastasuna eta lana sortzea dira. 2016-2017 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten haiei dago zuzenduta.

Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena da bigarren kategoria, eta ekintza berritzaileak garatzenaren ondorioz, enpresa bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETEi dago zuzenduta. Beraien proiektua aurkezten duten enpresetako produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntzan berrikuntza sustatzea du helburu. 3.000 euroko saria eramango du irabazleak.

Agiriak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 26an,  12:00etan amaituko da. Informazio gehiago www.goierri.eus webgunean aurki daiteke.

2016ko irabazleak

Aitor Martinez beasaindarraren Fashion Ole proiektua izan zen Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena iaz. Merkataritza txikia sustatzea helburu duen Interneteko moda komunitatea da  Fashion Ole.

Aizkorpe enpresak sortutako Gonerlux proiektuak jaso zuen  Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onenaren saria, argiteri publikoa neurtzeko sistema berria sortzeagatik.

Azkenik, eskualdeko gazteen proiektuen artean, Arri proiektua izan zen saritua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>