Norbere buruan sinestea

 

Lehiaketa

Buruan dagoen ideia batetik, paperean idatzita dagoen proiektu batera, eta handik errealitate izatera pasa dira Fashion Ole, Gertuko eta Ttiklik. Goierrin jaiotako hiru enpresa horiek Goieki Goierriko Garapen Agentziaren Enpresa Ekimen Berrien sariketan aurkeztu ziren eta, gainera, sariketaren irabazleak izan ziren.

Ekintzaileentzat horrelako sariketak izatearen «garrantzia» nabarmendu dute hiru enpresetako arduradunek eta beraien proiektuei «bultzada handia» eman ziela ere gehitu dute. Dena den, ideia edo proiektu baten aurrean, «norberak bere buruan edota proiektuan konfiantza osoa izatea ere oso garrantzitsua» dela argitu dute.

Hogeigarrena aurten
Goiekik jada abian du aurtengo  edizioa, Enpresa Ekimen Berrien XX. sariketa. Horretarako eskualdeko hainbat enpresaren laguntza izango du beste behin ere. Sustatzailearen irudia ezagutzera ematea, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzea dira lehiaketa honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak.

Azken finean, Goiekik enpresa mailan Goierrin bertan egi bihur daitezkeen asmo guztiak  bultzatu nahi ditu, eta Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartuko luketen proiektu guztien alde egin nahi du.

Agiriak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 26an,  12:00etan amaituko da. Informazio gehiago goierri.eus webgunean aurki daiteke.

Aitor_Martinez

«Animatu proiektu berriak sortzera, baina benetan gustoko duzun sektore edo lan mota aukeratu»
Aitor Martinez (Fashion Olé)

Itxaro-Mendizabal

 

«Ilusioa eta bakoitzak bere buruan konfidantza izanda proiektuak aurrera ateratzea posible da»
Itxaro Mendizabal (Ttiklik)

Eñaut-gereñu

 

«Mundua aukerez beterik dago eta gutxien espero dugun lekuan ere aukerak ditugu»
Eñaut Gereñu (Gertuko)

 

Azken sarituak
Aurten 20. edizioa beteko duen Enpresa Ekimen Berrien sariketak era guztietako proiektuei egin die aitortza. Zerrendan azken edizioetan sarituak izan diren enpresak agertzen dira.
· 2016: Fashion Ole
· 2015: Gertuko
· 2014: Gailur
· 2013: Ttiklik
· 2012: Daia
· 2011: Aitor Aranburu
· 2010: Hazia
· 2009: Aib Driver Box
· 2008: Dolarea
· 2007: Birzikla
· 2006: Txirbil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>