«Entzuleak familiakoak bezalakoak dira eta lasaitasuna transmititzen didate»

Olatz-Etxeberria

Segura Irratiko esataria da Olatz Etxeberria (Berastegi, 1985), aurretik 10 urte aritu zen Goenkale telesailean ekoizle lanetan. Segurako antzerki taldea zuzentze lanetan ere badabil. «Irratian bi programa egiten ditut zuzenean. Horretaz gain, publizitatea lortu, administrazio lan batzuk egin…» Hau du irratian lehen esperientzia. «Hasi nintzenean, mikro aurrean jartzeak izugarrizko errespetua ematen zidan, baina goizetan egiten dudan Kalejira saioan, entzuleak familiakoak bezalakoak dira eta babesa eta lasaitasuna transmititzen didate».

Ze zaletasun dituzu?
Antzerkia, lagunekin egotea…

Pelikula bat.
Lion.

Liburu bat.
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura laztana.

Musika talde bat.
Su ta gar.

Abesti bat.
Mikel Markezen, Konplize ditut eta!

Janari bat.
Ilarrak.

Edari bat.
Ura.

Oporretarako leku bat.
Furgonetarekin bisitatu daitekeen edozein txoko.

Amets bat.
Jende zoriontsua, herri libre batean… (abestuz).

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nere alabaren jaiotza, zalantzarik gabe.

Zeri diozu beldurra?
Oso beldurtia naiz!

Goierriko txoko bat.
Oamendi.

Herriko alkate bazina…
Pufff… oraingoa oso ondo ari da.

Seguran biziko ez bazina.
Herri txiki batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>