«Mendia abentura gogoa asetzeko eszenatoki egokia izan zen»

Andoni-Ormazabal

Andoni Ormazabal, Xabierren anaia

«Xabi mendizalea zen, abenturazalea. Mendian abentura gogoa asetzeko eszenatoki egokiena aurkitu zuen. Poliki-poliki hasi zen; Irimo, Aizkorri, Txindoki… Gero Piriniotan ibili zen eta han eskalatzen hasi zen. Alpeak, Andeak eta Himalaia ukitu eta espedizioen zailtasunak areagotu egin ziren.

»Mendi asko egin genituen elkarrekin eta atseden hartu behar zuela esaten nion, baina Andoni ase ezina zen.

»Nik berak baino hiru urte gehiago nituen eta txikitan borrokak egiten genituen, jakina. Hasieran menderatzen nuen, baina denbora gutxian sendotu zen eta indartu. Oso mugitua zen, sasoi handia zuen eta buruz ere gogorra zen.

Ormazabal

»Buruz gogorra zela diodanean, sufritzeko gaitasun handia zuela esan nahi dut. Mendian berarekin ibilita, zailtasunek sortzen duten tentsioari buelta emateko gai zen, eta irribarre batekin gainera, bromazalea ere bazelako.

»Ikasketetarako ez zen oso fina eta nik, anaia zaharra nintzenez gero, amarekin batera kaña asko sartzen nion ikasi behar zuela esanez. Alabaina, berak ez zuen indarrik jartzen motibaziorik sortzen ez zioten gauzetan. Motibatzen bazen, ordea, dena ematen zuen».

»Elurretako Lehoinabarra bukatzeko Joxe Takolo beka lortu zuen eta orduan amari eta bioi ‘ikusten?’, esan zigun. Guk ezin izan genion ezer ere esan.  2004an Sobiet Batasun ohiko bost zazpimilakoak igotzeagatik Elurretako Lehoinabar titulua jasotzen gazteena izan zen».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>