«Lazkaomendikoa naiz eta harro nago; leku baketsua, polita eta goxoa da»

Izaskun_Altuna

Baserritar askorentzat sindikatoko neska bezala da ezaguna  Izaskun Altuna (Lazkao, 1976). Azken 19 urteetan Goierriko Nekazal Kooperatibak Ordizian duen dendan ari da lanean, eta lotura estua du Goierriko baserritarrekin. Eguneroko harreman horretatik begiratuta, kezkatuta sumatzen ditu baserritarrak, «Ama Lurrak ematen dizkigun lehengaien garrantzia itzaltzen ari da, eta baserritarraren lana ez da behar bezala baloratzen». Hainbat postaleko argazkia den Lazkaomendikoa da Altuna, eta bertakoa sentitzen da Lazkaokoa baino gehiago. «Lazkaomendikoa naiz eta harro nago. Leku baketsu, polita eta goxoa da gure auzoa».

Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea, nahiz eta aspaldian denbora asko ez izan.

Pelikula bat.
Kutsidazu bidea Ixabel.

Abesti bat.
Aldapan gora.

Janari bat.
Etxeko oilaskoa.

Oporretarako leku bat.
Mendia duen edozein.

Amets bat.
Bizitza luzea bizitzeko aukera izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Eskumuturreko bat. Oparitzeko familia osoa elkartu zelako.

Zeri diozu beldurra?
Hegaztiei.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Familia ondo izateak.

Goierriko txoko bat.
Lartxaiko tontorra.

Herriko alkate bazina…
Ahalik eta hobekien lan egiten saiatuko nintzateke.

Lazkaon biziko ez bazina…
Kostaldeko herri batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>