Harreman askearen bi testigantza

1. testgigantza

«Ez didate inoiz galdetu ea mutilek ala neskek erakartzen nauten»

Txiki-txikitatik neska heterosexualtzat jo naute, ez didate inoiz galdetu ea mutilek ala neskek erakartzen nauten, edo nork erakartzen nauen. Galdera hori bera nik neure buruari egin izan diot eta oraindik ere jarraitzen diot egiten.

Nerabezaroan neure harreman afektibo-sexualak mutiletara mugatu izan dira, ez nekien aukera gehiago zegoenik. Baina harreman haiek ez ninduten guztiz betetzen.

Urteek aurrera egin ahala lagun berri bat egin nuen. Neskak zituen gustuko eta niri mundu berri bat ireki zitzaidan. Konturatu nintzen emakume gorputzak gizonenak bezain erakargarriak egiten zitzaizkidala, eta pixkanaka neskekin harremanak izaten hasi nintzen.

Denborarekin sexualitatea ulertzeko modua geroz eta zabalagoa eta anitzagoa egin zait. Gaur egun, egia esan, ez daukat oso argi zein den nire orientazio sexuala, genitalen arabera ez baitoaz nire gustuak.

Nahi gabe pertsonak dauden lekuan pertsonak ikusten ditut, bakoitza bere berezitasunekin.

Eskuak

2. testgigantza

«Erlazio askea sexua pertsona soil bati lotzen ez denean ematen da»

Litekeena da, ni neu ez izatea pertsona egokiena erlazio askeen inguruan hitz egiteko, saiatu naizen arren oraindik lortu ez dudalako. Hala ere, badakit zerbait hauen inguruan, eta uste dut harremantzeko modu osasungarria izan daitekeela.

Erlazio askea sexua pertsona soil bati lotzen ez denean ematen da. Erlazio itxietan gertatzen den moduan, harreman afektibo eta sexuala pertsona batekin baino gehiagorekin izatean ematen da. Zentzu horretan, erlazio aske bat pertsona soil batekin izan dezakezu, beste pertsona batzuekin harremana izateko baldintzarekin, horiek ezkutukoak bilakatzen ez direlarik.

Harreman aske batean denataz hitz egitea beharrezkoa da: ‘Zein punturaino jakin nahi duzu besteekin dudan harremanen inguruan?’, ‘Zer sentituko zenuke elkarrekin dugun lagun batekin harreman afektibo/sexuala izaten badut?’ motatako galderak egitea adibidez. Baina honek ez du esan nahi dena partekatu behar denik, bakoitzaren buruarekin aseturik egotean dago gakoa: zarena izan, gezurrik esan gabe, errudun sentitu gabe edo itxura faltsuak eman gabe, alegia.

Bakoitzaren buruarenganako segurtasun ezak eta elkarrekin izaten dugun konpetentzia jeloskortasuna azaltzeko arrazoietako batzuk izaten dira. Jeloskortasuna da erlazio askeak aurrera eramateko duten oztoporik nagusienetako bat, askotan hauek zuzenean ukatzen baitira, saiatu ez, ezer ere egin gabe.

Hala eta guztiz ere, harreman askeetan itxietan baina beldur gutxiago izan behar da, zurekin harremana duen pertsonak beste batzuekin esperimentatu dezakeelako, eta beste pertsonen harremanetaz gozatu zu uzteko beharrik sentitu gabe. Jelorkortasuna kudeatzen ikasteko, honi aurre egitea oso garrantzitsua izaten da. Hasiera batean, besteak zer egiten duen ez jakitea ezinbesteko bilaka daiteke erlazio askeak aurrera eramateko orduan, baina garrantzitsua da gutxinaka informazio muga horiek zabaltzen joatea. Ezer jakiten ez badugu, intolerantziak gain hartuko gaituelako eta beste pertsonarekin dugun harremana hoztuko delako.  Beste pertsonaren jeloskortasuna kudeatzen laguntzeko, garrantzitsua da beste pertsonekin dituzun harremanak zuek duzuena izorratuko ez duela erakustea.

Nire esperientziari dagokionez, oraindik ez dut lortu harreman askeak izatea. Baina ikasi dut ezin dudala erlazio itxiak defendatzen dituzten pertsonekin konfrontatu. Ikasi dut, gauza ezberdinak nahi izateak ez diola erlazio askeari aurrera egiten uzten, eta ezin dugula pertsona bat beste batengatik aldatu. Ikasi dut, desira eta behar bakoitza errespetagarria izan behar dela eta horretarako leiala eta tolerantea izan behar dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>