«Agindua geneukan ihesaldi batean sartzeko bai ala bai, saiatzeko»

Joxe_Nazabal__Frantziako_T

Joxe Nazabal bakar-bakarrik iritsi zen Gasteizko helmugara 1977ko uztailaren 2an, tropelari bost minutu pasako aldea atereaz.

Izena. Joxe Nazabal Mimendia (Zaldibia, 1951-07-01).66 urte beteko ditu bihar.

Txirrindulari ibilbidea. Kas talde mitikoarekin egin zuen debuta profesionaletan 1975. urtean, eta 1982an erretiratu zen. Zortzi urteko ibilbidea. Talde hauetan aritu zen: Kas (1975-1980), Teka (1980), Colchones CR (1981) eta Hueso (1982).

Lorpen nagusiak. 1975. Herrialdeen arteko Espainiako Erlojupeko Txapelketa Gipuzkoarekin eta Nafarroako Sari Nagusia. 1976. Bigarren Espainiako Mendiko Txapelketan; Herrialdeen arteko Espainiako Erlojupeko Txapelketa Gipuzkoarekin; eta Espainiako Vueltan 3. postua sailkapen nagusian. 1977. Espainiako Vueltako etapa bat; Valles Mineros Itzulia –gehi etapa 1–; Aragoiko Itzulia –gehi 2 etapa–; Frantziako Tourreko etapa bat; eta Espainiako Txapelketan bigarren. 1978. Valles Mineros Itzulia –gehi 2 etapa–.

Frantziako Tourreko etaparen datuak. 1977ko uztailaren 2a. Oloroe-Gasteiz. 248,2 km. Mendateak: Oskitz, Izpegi, Ezkurra eta Huitzi. 1. Joxe Nazabal (7:35:30), 2. Rik Van Linden (5:15era), 3. Patrick Sercu (5:15era). Tour hura Bernard Thevenet frantziarrak irabazi zuen, eta Eddy Merckx azkena izan zen (6. bukatu zuen).

Nazabalen oroitzapenak. «Etapa berezia izan zen, etxera iristen ginen.Kas hemengoa zen, Gasteizkoa, eta motibazio gehixeago ere bai. Agindua geneukan ihesaldiren batean sartzeko bai ala bai, saiatzeko behintzat. Oloroetik atera, eta akordatzen naiz Izpegin petardoren bat jarri zutela. Ordura arte lasai zetorren karrera, eta Izpegi pasatu eta Elizondora bidean ihesaldia sortu zen. Niri tokatu zitzaidan sartzea Bianchiko Rossi eta Flandia taldeko belgiar batekin. Ezkurra igotzen gelditu egin ziren biak, ez nituen nik utzi. 113 kilometro falta ziren, eta bakar-bakarrik: Leitza, Lekunberri, Irurtzun, Sakana, Lautada, Gasteizera arte. Gogoratzen dut poza latza hartu nuela, inguruak ere ezagunak… Bizkaiko txirrindulari ohi batek esan zuen Tourreko tropel guztia erosita zegoela guk irabazteagatik».

Joxe Nazabalekin eta Ion Izagirrerekin egindako erreportaje osoa ikusteko klikatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>