ElkarOla: hizkuntza teknologien ikerketa

ElkarOlaElkarOla, hizkuntza eta hizketa-teknologien arloan hainbat eragilek garatu duten ikerketa estrategikoa da. Elhuyar etxeak Vicomtech-Ik4 eta Tecnalia zentro teknologikoek, EHUko Aholab eta Ixa ikerketa taldeek parte hartu dute egitasmoan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoarekin. Besteak beste, itzulpengintzarako tresnak, informazioaren kudeaketa, hizkuntza- baliabideak eta hizketarako tresnak landu dituzte, bereziki euskararen alorrean, nahiz eta emaitzak beste hizkuntza batzuetarako ere baliagarriak izan daitezkeen.

Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu dituzte: bezeroen arreta zerbitzurako elkarrizketa-agente bat, osasun-arloko terminoen bilatzaile bat, eta errealitate areagotuko telelaguntza sistema bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>