Lamiak deika dira

LamiakSeigarren aldiz egingo dute Ataunen, San Gregorio eta San Martin auzoen artean erreka ondotik gau ibilaldi mitologikoa. Uztailaren 15ean da hitzordua, 20:30ean, Barandiaran museoak eta Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta.

Hiru ordu inguruko ibilaldia, da, 3 kilometrokoa, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagun dituena: Lamiak errekan ilea orrazten, Jentil erraldoiak menditik behera, Torto begi bakarra, Basajaun eta Sanmartin Txiki, Marimunduko eta bere sorginak, Mateo Txistu apaiz-ehiztaria, Akerbeltz, Otsoko…

Zuziak eta kandelak

Ataungo ipuin eta elezahar harrigarrien munduan sartu nahi duenak ez du aurrez izena eman beharrik, eta onena, San Martinera joan eta 19:00etatik aurrera San Gregoriora igotzeko egongo den autobusa hartzea du. Han, Barandiaran museoa, errotatxoa eta zerrategia bisitatu ahalko ditu ibilbidea hasi aurretik. Jatekoa ere izango du, hasieran eta amaieran. San Gregorion kotxea uzten duenak ere izango du bukaeran haren bila joateko aukera. Jende asko elkartuz gero, bi talde egingo dira.

Ibilbidea egiteko zuziak eta kandelak banatuko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>